Duela mila urte, 1025ean, “Ipuscua” izena gaurdaino ezagutzen dugun dokumentu historiko zaharrenean agertu zen, San Juan de la Peñako (Huesca) liburu gotiko batean. Leku bati erreferentzia egiteaz gain, komunitate baten oihartzuna eta izateko modu baten isla zen. Espazio honetan milurtekoaren harira antolatuko diren ekintza guztiak ikus ditzakezu eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Euskal aipu aski ezaguna da: izena duenak izana du. Esamoldea oinarri hartu eta buelta eman zaio. Izan ere, duela mila urte izendatzaile hori idatzi zenean, bazen jada izana zuen ‘ipuscuar’ komunitate bat.
Aurten, milurtekoa gogora ekartzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira.