Urtean zehar
Gipuzkoako eskoletan
Gipuzkoako Foru Aldundia . Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia.

Antzerkia

1000 IPUZKUA ⇔ 11 ANTZERKI. Gure ANTZERKITIK gure HISTORIARA

Gipuzkoako sorreraren eta lehen dokumentuen 1000. urteurrena ospatzeko,  Gipuzkoako herrialde guztietako eskoletan gure historiari buruzko antzerkiak antolatzea da proposamena. Gure historia eta kultura, gure lurraldeko ondarea eta bertan bizi izan ziren pertsonaia esanguratsuak ezagutzea dugu helburu. Gipuzkoako neska mutilek, euren herriko eraikin, pasarte edo pertsonaia azpimarragarri bat ezagutzeko aukera emateaz gain, haien jakinmina piztu eta gure historia zabaldu nahi dugu, lekuan lekuko berezitasunak nabarmenduz. Antzerkia Eskoletan egitasmoak duen sarea oinarri hartuz ahal den eskola guztietara zabaldu nahi genuke egitasmo hau. Aurten hasiera emanez, baina amaigabea den proposamena eskainiz ikastetxe guztiei.