Argizaiola euskal etnografiaren objektu enblematikoa da, Gipuzkoan batik bat; baina ez da Gipuzkoara mugatzen, ezta Euskal Herrira ere, eta liburuak Pirinioetako hainbat mota erakusten du, zein baino zein interesgarriagoak. Horixe da liburuaren ekarpen handiena, argazki ederrez ikerlana eta batez ere dibulgazio-lana egiten baitu. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa den Gordailukoetatik abiatuta, ehunka ale erakutsi eta argizaiolen tipologia guztiak publiko zabalari helarazteaz gain, testuak eta argazkiek azaltzen dute nola batzen diren elementu bakar batean heriotzari buruzko sinesmen eta errito tradizional oparoak.