2025ko urriaren 25ean
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Gipuzkoako Foru Aldundia:,Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua (Kultura Zuzendaritza)

Jardunaldia

“Burdina, Pirinioetako ondare” nazioarteko topaketa

Gipuzkoa da “Pirinioetako Burdinaren Bidea” europar ibilbidearen baitan kide gehien dituen lurraldea. Horregatik, milurtekoa dela eta, erabaki da aurten ospatzea Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan. Bertan, Pirinioetako burdingintzari loturiko komunikazioak aurkeztuko  dituzte askotariko aditu eta ikertzaileek, ibilbidearen kide izan edo ez  izan. Iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko parada izango da  historia, arkeologia, etnografia eta beste hainbat diziplinetatik.