2025eko uztailak 5
Altzo
Gipuzkoako Foru Aldundia

Ekitaldia

Ekitaldi instituzionala: ‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’

‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, mila-urteko efemeride historikoaren ekitaldi instituzional nagusia Altzon ospatuko da, euskal kulturaren erritu eta moldez jantziko den topaketa batean. Urte osoko egitaraueko mugarri azpimarragarriena izango da ekitaldi hau, herri-erakunde, eragile, kulturgile eta herritarren parte hartze zabala izango duena. Elkarrekin komunitate balioak ospatu eta indartzea da Gipuzkoako lehen erreferentzia idatziaren milagarren urteurrenaren xedea.