Gipuzkoako Foru Aldundiak Laurgaingo Dorrearen artxibo historikoa erosi du. Artxibo-funts pribatu honek garrantzi handia du Gipuzkoako historia ezagutu ahal izateko. Alde batetik, Gipuzkoan klabeak izan diren leinu ezberdin batzuk sortutako agiriak biltzen direlako. Eta bestetik, Juan Sebastian Elkanoren artxibo partikularretik gaur egun arte iritsi diren 9 dokumentu (existitzen diren bakarrak). Artxiboa ondo ezaguna da, baina Euskaditik kanpo saltzeko arriskua zegoenez GFAk erostea erabaki du. Elkanoren dokumentuak Gipuzkoan geldituko dira.