Zumalakarregi Museoan ohi dugunez begirada XIX. mendean jarriko dugu, Gipuzkoako lurraldea osatu eta bermatu zen garaia. Horretarako hiru esparru nagusi erabiliko ditugu: bibliografia, kartografia eta ikonografia.
Bibliografia XIX. mendean zehar Gipuzkoako lurraldeari buruzko lan ugari argitaratu zirelako, Iztuetatik hasi eta Soraluceraino.
Kartografia ere probintziaren mapa osatu ostean, alegia, Oñatik Gipuzkoarekin bat egin ondoren, izugarri ugaldu zelako, Olazabalekin hasi eta Boronaten atlaseraino.
Azkenik, ikonografian “Album de Guipuzcoa” izenburupean agertutako estanpa liburuak erabiliko ditugu lurraldea nolakoa zen adierazteko.