Nazioarteko Artxibo Astea eta Ipuskoa 1000 uztartu nahi dugu Foru Aldundiko Artxibo Historikoetan. Ekainaren 9tik-13ra doan aste osoan zehar ate irekiak izango ditugu artxiboetan, edonor etor dadin. Gipuzkoako Historiako dokumentuak, garai guztietakoak, eta artxibo zerbitzuek ematen duten zerbitzuak herritarrei erakutsiko diegu.
Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa)
Ekainaren 11 eta 12an, egunero, hiru bisita gidatu egingo dira artxiboan: goizean bi (10:00etan eta 12:00 etan) eta arratsaldean beste bat (16:00etan).
· Bisita bakoitzean bi talde egingo dira (bat euskaraz, bestea gazteleraz).
· Talde bakoitzak gehienez 15 lagun izango ditu eta ordu bat eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.
· Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Era berean, XV. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak erakutsiko dira, Gipuzkoako historiarako interes berezia dutenak.
· Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 41 52 62), 8:30etatik 14:30etara, posta elektronikoz idatziz (agg-gao@gipuzkoa.eus) edo inprimaki . Leiho berrian irekiko da.
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati)
Ekainaren 9 eta 10an, egunero, hiru bisita gidatu egingo dira artxiboan: goizean bi (10:00etan eta 12:00etan) eta arratsaldean beste bat (16:00etan).
· Bisita bakoitzean bi talde egingo dira (bat euskeraz, bestea gazteleraz).
· Talde bakoitzak gehienez 15 lagun izango ditu eta bisitak ordu bat eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.
· Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Era berean, XV. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak erakutsiko dira, Gipuzkoako historiarako interes berezia dutenak.
· Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 41 50 60), 8:30etatik 14:30eteara, posta elektronikoz idatziz (ahpg-gpah@gipuzkoa.eus) edo inprimaki . Leiho berrian irekiko da.hau beteta.