Urria
Oñati, Tolosa
Foru Aldundiko Artxibo Historikoak

Bestelakoak

Gipuzkoako memoriaren zaintza eta zaharberritzea (Bideoa)

Foru artxibo historikoek Gipuzkoako memoria lekukotzen dituzten dokumentuak gordetzen eta haren informazioa zabaltzen dituzte. Dokumentu horiek belaunaldiz belaunaldi pasatzen jarraitzeko baldintza zehatz batzuetan gorde behar dira, eta kontserbazio egoera txarretan baldin badaude, zaharberritu behar dira ere. Zaintza eta zaharberritze hori nola egiten diren ezagutzeko bideo batzuk grabatuko ditugu artxiboen lana azalduz.