1397tik gaur egun arte lurraldearen erakundetzearen eta herri-borondatearen ordezkari dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak. ‘Ipuscua’ hitza lehen aldiz idatzita azaldu zenetik 1000 urte betetzen diren honetan, Gipuzkoaren balioak –iraunkortasuna eta erresistentzia; jakinduria eta lege zein ohituren errespetua; nortasuna eta natura- irudikatzen dituen armarriko hiru haginak oparituko dizkie Batzar Nagusiek Altzoko Udalari sinbologiaz beteriko ekitaldi batean.