Euskal Itsas Museoak Gipuzkoako kostaldean zehar dauden hogei bat kokaleku bisitatzeko ibilbide bat proposatzen du. Enklabe horiek XI. eta XII. mendeetako dokumentazioan aipatzen dira, edo aztarnategi arkeologiko garrantzitsuen kokaleku dira eta garai hartako errealitatearen ezaugarri diren elementu arkitektoniko eta artistikoak gordetzen dituzte. Modu honetan, kostaldeko 20 puntu geolokalizatu dauden mapa baten bidez, oinez edo kotxez, duela mila urteko itsas mundua ezagutzeko aukera ematen du museoak.