2024/01/22
Tabakalera · Donostia
Gipuzkoako Foru Aldundia / Herritarren Partaidetza eta Estrategia zuzendaritza nagusiak

Jardunaldia

Komunitatea elkartegintzatik eraikiz

Gipuzkoa betidanik izan da izaera komunitario handiko lurraldea.
Baina, egungo indibidualismoak eta kontsumismoak kontrako norantzan eragiten dute, errealitate sozial berriak sortzen ari diren bitartean, hala nola, nahi ez den bakardadea, mendekotasun eta desberdintasun berriak, edota konpromisorik eza, besteak beste.

Erronka sozial berri horien aurrean, elkartegintza funtsezkoa da gizarte bidezkoago eta iraunkorrago bat, kohesio handiagokoa eta solidarioagoa garatzeko. Elkartegintza funtsezko eragilea da pertsonen ongizate integralean aurrera egitearen aldeko apustua egiten duen gizartearen balio komunitarioak indartzeko, horixe baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Plan Estrategikoaren helburu nagusia.

Besteak beste, belaunaldien arteko erreleboaren erronkei, lidergoari edo elkartegintzan lankidetzan aritzearen kulturari heltzeko, "Komunitatea elkartegintzatik eraikiz" jardunaldia antolatu da. Gipuzkoaren Balio Komunitarioak Indartzeko Estrategia diseinatzeko, erronkak eta ekintza-ildoak identifikatzeko asmoz antolatutako topaketa sorta bateko lehena izango da.