Erakusketak azken mila urteetan barrena egindako bidaia proposatzen du, Gipuzkoa entitate geografiko lausoa izatetik nortasun juridiko propioa zuen elkarte egonkor bat izatera nola igaro zen jakiteko, gaur egun arte iraun duten erakundeekin.
Bidaia hori bi ardatzetan egituratu da erakusketan: lurraldearen geografia eta bere gobernu-modua, beste alderdi batzuk ere txertatuta, hala nola ekonomia eta filosofia politikoa, eraldaketa hori hobeto ulertzen laguntzen baitute.
1025ean lehen aldiz aipatutako Ipuscua hartatik abiatzen da ibilbidea. 1025ean, García Acenáriz (Ipuscuako jauna) eta Gayla senar-emazteek San Juan de la Peñari dohaintzan eman zioten Olazabalgo