Ez dago emoziorik gabeko transmisiorik, eta emozioak dantzaren gorputz hizkuntzan ezin hobeto transmititzen dira. Ezpata-dantza ez da emanaldiaren amaiera izango, segidan ikusleak gonbidatuko baitira dantzara. Arizaleek eta ikusleek elkarrekin dantzan konpartitzeko dantza-saioa izango da. Herritar askorentzat ezagunak diren dantzak jo eta beharrezko argibide eta gidaritzarekin, ikusleak ekitaldiaren partaide aktibo bihurtuz borobilduko dugu eguna, komunitatea dantzan.