Ondarea Orain programa, 2017tik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak antolatua, ondarearen gaurkotasuna Gipuzkoako gizarteari hurbiltzeko helburuarekin sortu zen. Edizio honetan, Ipuscoa hitzaren idatzizko lehen aipamenaren milagarren urteurrena ospatzen den honetan, urpeko arkeologiako azken aurkikuntzak partekatuko dituzten ikertzaileek parte hartuko dute, eta zaharberritze-arloko adituak ere izango ditugu, Kultura Ondarearen kontserbazioaren erronka eta sekretuen bidez gidatuko gaituztenak.
Maiatzak 5 · Tolosako zezen plazako zurezko harmailen zaharberritzea
Hizkuntza: Euskara-gaztelania
Zezen plazaren zaharberritze lanetan zurezko harmailen egituraren degradazio-mailak erabateko ordezkatzea gomendatzen zuen, baina aldi berean honen gainean zeuden oholtza eta zurezko harmailak bere horretan mantenduz. Proiektuak harmailak zaharberritzea lortzeaz gain, bere estetikari eutsiz; plazaren zurezko egitura berritzen du eta bere iraunkortasuna haunditzen du. Gauzatze lanetan zehar, laser-eskanerraren eta 3D modelatze teknologiak erabiltzea funtsezkoa izan da erabakiak hartzeko ordua eta zaharberritzea egokia bermatzeko; azken teknologia aurreratuenen eta zaharberritze-teknika tradizionalen batura lortuz.
Maiatzak 12 · PrehGastro: transfiriendo la dieta prehistórica a la gastronomía actual
Hizkuntza: Gaztelania
Ana B. Marín-Arroyo. Profesora Titular de Prehistoria. Directora del Grupo EvoAdapta. Universidad de Cantabria.
PrehGastro: de la Prehistoria; proposamen gastronomiko bat da. Historiaurreko dietari buruzko ikerketa eta gaur egungo gastronomia uztartzen ditu, gure arbasoen ahosabaia esploratuz Kantabriako aurkikuntza arkeologikoen bidez, UNESCOk historiaurreko ondareagatik aintzatetsitako eskualdea. Historiaurreko ikerketaren arduradunak, Ana Belen Marín Arroyok, proiektu honen jatorria aurkeztuko digu eta ondarearen, gastronomiaren, turismoaren eta landa-garapenaren arteko fusioa nola posible den egiaztatuko dugu.
Maiatzak 19 · Itsas Hondoan
Hizkuntza: Euskara-gaztelania
Ander Arrese. Arkeologoa. Suhar SL. Mertxe Urteaga. Arkeologoa.. Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gipuzkoako kostaldea, badia eta estuario onekin, mota guztietako ontziek erabiltzen dute aspalditik. Horregatik, ingurune pribilegiatua da urpeko arkeologia garatzeko. Oraingo honetan, ikus-entzunezko baliabide desberdinak konbinatuz, azken urteetako aurkikuntzak aurkeztuko dira; eta xehetasun handiagoz, 2024ko irailean Ondarretako hondartzan (Donostia) egindako lanak, XV. mendeko belaontzi baten aztarnak aurkitzea ahalbidetu zutenak.
Maiatzak 26 · Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzean
Hizkuntza: Euskara
Aritz Zerain Miner. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Koordinazio taldeko kidea Karlos Aizpurua Etxarte. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza saileko eragilea
Bertso saioa: Maialen Lujanbio Zugasti eta Beñat Gaztelumendi Aramendi.
2024ko ekainean, Bertsolaritza interes kultural immaterialeko ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak EAEn ere, aurretik 2018an Nafarroako Gobernuak eta 2022an Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak abiatutako izendapenen bidea borobilduz. Era honetan, bertsolaritzaren lurralde osoko administrazioek egin diote aitortza. Aitortza hori komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren aitorpena da izendapena. Bertsolari eta bertsozaleen ardura eta auto-antolaketa izan dira, gaur egun bertsolaritzak duen ondare biziberritu izaeraren gako nagusiak. Bertsotan bezala, jardunaldien azkeneko puntua izango da onena: gaur egungo bertsogintzan erreferente nagusietako diren 2 bertsolariren saioaz gozatuko dugu.