Kantuz ikuskizuna, Gipuzkoan estreinatuko dena, esperientzia bakarra izango da, Ura Bere Bidean proiektuko aurreko ekitaldi guztietatik bereizten dena, izan Bizkaian (BEC!) zein Araban (Buesa Arena). Illunbek lehen aldiz hartuko du 360ºko Ura Bere Bidean ikuskizuna, Euskadiko Orkestra protagonista eta Fernando Velázquez bera zuzendari izango delarik, oso berritzailea eta ezberdina izango den ekoizpen batean.
Ura Bere Bidean Kantuz ekimenak euskal abesti garaikide eta estilo ezberdinen “kantua” sustatzea du helburu. Kantuz-en giro komunitario berezia sortuko da pantaila erraldoien bidez, kantutegiak erabiliz eta Gipuzkoako hainbat abesbatza parte- hartzaile izango direlako. Hori dela eta, Fair Saturday fundazioak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean, gonbidapena luzatuko die lurraldeko abesbatzei ekitaldian parte hartzeko eta Gipuzkoako tradizio korala bizirik Ura Bere Bidean lehen aldiz Gipuzkoa “Kantuz” ikuskizunaren bidez mantentzen duten abeslariei eskerrak emateko.
Kantuz-ek 25 artista eta euskal talde bilduko ditu, bi ordu baino gehiagoko zuzeneko musika eskainiz, garai eta estilo ezberdinetako kantu herrikoiak sinfonikoki berrinterpretatuz; 70eko hamarkadako artistekin hasi eta azken urteotan lehen diskoa argitaratu dutenetaraino. Kantuz kontzertuan parte hartuko duten artistak hauek dira: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Olatz Salvador, Nøgen, Sua (Ane Barrenetxea), Eñaut Elorrieta, Skakeitan (Pello Armendariz), Xabi Solano, En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Zea Mays (Aiora eta Piti), Gozategi, Betagarri (Iñaki Ortiz), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele, Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida), Doctor Deseo (Francis), Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.
> Sarrerak agortuta.